Bizkaiko Golkoa
Wikipedia(e)tik
Bizkaiko Golkoa Ozeano Atlantikoaren adarra edo itsasoa da. Iparraldean Bretainia, hegoaldean Asturias, Kantabria, Bizkaia eta Gipuzkoa eta ekialdean Lapurdi, Landak eta Gironda (Akitania), Poitou-Charentes eta Pays de la Loire eskualdeak ditu mugakide.
225.000 km²-ko luze-zabalera du guztira, eta sakonerarik handieneko tokian 4.735 metro sakon da. Uraren gatz kopurua %35 da.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Itsaso alde hau Kantauri Itsasoa izenaz ere bada ezaguna, baina Euskaltzaindiak erabaki du Bizkaiko Golkoa izena dela erabiltzekoa euskara batuan[1]. Erromatarrek Sinus Kantabrorum izena eman zioten K. a. I. mendean, "Kantauriarren Ozeanoa", alegia.
Euskaldunen Itsasoa izena ere eduki izan du, batez ere Euskal Herritik kanpo.
Frantsesez, Golfe de Gascogne izena du, hitzez hitz "Gaskoiniako golkoa".
[aldatu] Ibaiak
Bizkaiko Golkoan isurtzen diren ibai nagusiak hauexek dira, mendebaldetik ekialdera eta hegoaldetik iparraldera:
Eo, Nalon, Pas, Ason, Deva, Miera, Besaya, Nansa, Nerbioi-Ibaizabal, Urola, Oria, Bidasoa, Aturri, Dordoina, Charente, Garona, Loira eta Vilaine.
[aldatu] Portuak
[aldatu] Merkataritzakoak
Hainbat merkataritza portu garrantzitsu dago:
- Brest eta Lorienteko portuak Bretainian.
- Nantes-Saint-Nazaireko portua Pays de la Loire eskualdean.
- Arroxelako portua Poitou-Charentes eskualdean.
- Bordeleko portua Akitanian.
- Baiona, Pasaia eta Bilboko portuak Euskal Herrian.
- Santanderko portua Kantabrian.
- Xixongo portua Asturiasen.
- A Coruñako portua Galizian.
[aldatu] Arrantzakoak
Mendebaldetik ekiladera eta hegoaldetik iparraldera hauexek ditugu nagusiak:
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
| Bizkaiko Golkoa inguratzen duten lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
|
||
